Keinu txikiek aldaketa handiak eragin ditzakete.

Horregatik, SETEMen uste dugu prestakuntza pertsonalki haztera eraman eta mundu mailako transformazioa sustatzen duen prozesua dela.

Ikusi hemen nola eralda dezakezun errealitatea.
Zure esku dago!

Prestatu transformatzeko

Gure ustez, prestakuntza prozesu bat da, modu indibidual eta kolektiboan hazarazi egiten gaituena eta ekintza, konpromiso eta aldaketara gonbidatzen gaituena. Mundu mailako transformazioa sustatzen dugu, norberak esku hartuta harreman eta egitura gizatiarrago, iraunkorrago eta bidezkoagoen bilaketan. Horretarako, prozesuak, bideak, ezagutza, hausnarketa, zalantza, lan eta elkarrizketa guneak ahalbidetzen ditugu, begirada eta esperientzia anitzez osatuak.

Bestelako prestakuntza jasotzea baduzu gogoan, beste begirada batzuk erakutsiko dizkizuten irakasleen eskutik, bestelako alternatibak bilatzen dituen jendearekin eztabaidak eta hausnarketak partekatuz... ziurrenik interesatu egingo zaizkizu gure ikastaroak.

HAUEK DIRA GURE IKASTAROAK:

Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak

Lekua: Vitoria-Gasteiz eta Bilbo

Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa: giza eskubideak, desazkundea, feminismoak, hezkuntza kritiko eta askatzailea, elikadura burujabetza, gizarte mugimenduak, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, etab.

Tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen ditugu, garapenerako lankidetzako estrategiak aztertu eta garatzea ahalbidetuko dutenak eta maila pertsonalean zein sozialean transformazioak eragitea bilatzen dutenak. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan, nazio mailan eta nazioartean.

Arcadi Oliveres

Gure ikastaroa egin ezazu eta Latinoamerikako elkartasun auzolandegi batean parte hartzeko aukera izango duzu.

Ikastaroaren informazio osoa irakurri nahi baduzu (prezioa, datak, programa...) klikatu info+-n
info + eman zure izena Izena emateko argibideak
Hegoaldeko Herrialdeen Errelitateak

Lekua: Vitoria-Gasteiz eta Donostia

Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruko ezagutza eta sentikortasuna areagotzea du helburu. Garapenean aktore desberdinek nola hartzen duten parte ulertzen laguntzen du, eta, batik bat, erdietsi nahi dugun beste jendarte eredu horri laguntzen dioten bestelako aukeretan sakondu nahi du.

Errealitateak aztertuko ditugu, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutu eta, batik bat, garapen eredu neoliberalari aurka egiten dioten benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu. Metodologia errazarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioagoari laguntzen dion beste bizi eta kontsumo eredu batean sartuko gara.

Campos de solidaridad en Latinoamerica

Zabaldu zure ezagupenak eta ekintzara pasatzeko erramintak eskuratu!

Ikastaroaren informazio osoa irakurri nahi baduzu (prezioa, datak, programa...) klikatu info+-n
info + eman zure izena Izena emateko argibideak
Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea

On-line ikastaroa

On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko. Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu.

Errealitateak aztertuko ditugu, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutu eta, batik bat, benetako eta hurbileko bestelako aukerak planteatuko ditugu.

Topaketa presentzialean tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutuko dituzu!

Ikastaroaren informazio osoa irakurri nahi baduzu (prezioa, datak, programa...) klikatu info+-n
info + eman zure izena Izena emateko argibideak